Gastronomia

Zuen Bilborako bisitan ezin dituzue jatetxe eta taberna hauek galdu, Bilboko gastronomiaren oinarria erakusten dute eta! Iritzi publikoan oinarritu gara tabernak eta jatetxeak aukeratzeko orduan: Basquery, Bascook, Iruña, Ledesma kalea, Plaza berria: Victor montes, La viña del ensanche, El bocadero, El balicana… Athleticen partiduak daudenean Geuria taberna. Informazio gehiago jakin nahi baduzue, klik egin bakoitzaren tituluan

Basquery

Basquery kontzeptu gastronomiko kosmopolita eta freskoa da, ehun urtetik gorako historia duen lokala. Hiriko alde zaharrean kokatua dago.⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀

Iruña

“Café Iruña” Jardines de Albiaren atzekaldean kokatuta dago. Bilboko kafetegi famatu hau 1903an zabaldu zen, eta momentu horretatik aurrera hiriko kafetegi ezagunenetarikoa da. Aipagarria da zein polita den barrutik.

La Viña del Ensanche

Jatorrizko altzariekin, bilbotarrek duela 60 urte baino gehiago esertzen ziren altzari berberarekin, eta “taska” izaerarekin, bere eskaintza gastronomikoa zabaltzeko eboluzionatu du plateren eta estalkien karta hautatua eta Iberico de Bellotako produktuen aukeraketa eginez.

El bocadero

Bocadero Mediterraneoko kultura gastronomiko guztia Bilbora ekartzeko asmoarekin sortu zen, errezeta berriak eta tradizionalak konbinatzen dituzten zaporeak lortuz, esperientzia gastronomiko eta kultural oso bat eskaintzeko asmaturiko gune batean.

El balicana

Baliteke hau izatea Bilboko jatetxerik modernoetariko bat, jende gazteentzak jatetxerik gomendagarriena. Koktel-barra du; eta Balicana jatetxea janari mediterraneoa eta tropikala eskaini egiten du.

Geuria!

Geuria! Bilboko bihotzean, konkretuki San Mames estadioan kokatuta. Sport taberna eta jatetxe bat baino askoz gehiago! Athletic Club-en partiduak soilik daudenean dago irekita. Ez galdu Geuria tabernara joateko aukera!