Leku turistikoak

Arriaga Antzokia

Arriaga antzokia Bilboko zaharrena da eta gaur egungo erreferentzia nagusia antzerkiari dagokionez hirian, Juan Crisostomo Arriagaren omenez izendatuta. Halaber, musika eta dantzaren ikuskizunak antolatzen dituzte.

Bere estiloa neo-barrokoa da eta Juan Crisostomo Arriagaren omenez eraiki zen XIX mendearen bukaeran, 1834an.

Guggenheim museoa

Esan daiteke Bilboko museorik ezagunena dela; Guggenheim Bilbao Museoa da, hain zuzen ere. Arte moderno eta garaikideko museoa da, eta obrak ez ezik, arkitektura ere ikusgarria da. Frank Gehry arkitektoak eraiki zuen.

Museo hau bisitatzea, edo behintzat, kanpotik ikustea derrigorrean egin behar den zerbait da. Ibaizabal ibaiaren parean dago, Salveko zubiaren ondoan. 

Bilboko Udaletxea

Bilboko Udala, Bilbon bertan dagoen erakundea da. Sede nagusia (argazkian dagoena) Ernesto Erkoreka plazan aurkitzen da. Oso eraikuntza handia eta erakargarria da, gainera, 5-10 minutura alde batetik Guggenheim Museoa daukazue eta beste aldetik, Alde Zaharra.

San Mames estadioa

San Mames estadioa Athletic Clubaren estadioa da. Estatu mailan, konkretuki futbol ligan, La Katedral bezala ezagutzen da, eta lehoien etxea dela esaten dute. Eraikin hau nahiko berria da, izan ere, 2013an sortutakoa delako, zaharra 100 urte bete zituelako.

Olabeaga auzoan aurkituko duzue Athleticzaleen estadioa, transporte publikoan joaten bazarete bai metroan eta bai trenean San Mames deitzen den geltokia aurkituko duzue.

Zazpikaleak

Zazpikaleak, Alde Zaharra bezala ezagutzen dena, Bilbon aurkitzen den zonalde bat da. Historikoki bi kale zeuden eta aurrerago beste bostak egin ziren, horrela bere izena jaso zuen: Zazpikaleak. Hauek dira: Somera, Artekale, Dendakarikale, Belostikale, Harategi Zahar kalea, Barrenkale eta Barrenkale Barrena. Kale horietan egiten zen lanbidearen arabera jaso zuten izena.

Gaur egun, hainbat kale daude zazpi kale horien inguruan, zonalde oso bat sortzen. Alde Zaharra Bilboko leku oso interesgarri eta bizitza askorekin. Kaleen erdian Plaza Berria dago, tabernaz betetako Bilboko plazarik xarmagarriena.

Bilboko inguruak

Bilboko inguruetan hainbat leku daude bisitatzeko:

  • Gaztelugatxe: Bakio eta Bermeo herrien artean dagoen uhartetxo bat da. Han “Game of Thrones” telesaileko eszena batzuk grabatu ziren. Puntan ermita bat dago, San Juan Bautistari eginda.